XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gisa hortan ainitz ikusirik eta gehiago sofriturik eta pazientzia handi eta admiragarriarekin juan duk mundu huntarik bertzera, bere bizian irabazi dituen mereximenduez gozatzera.

Zer orroitzamen gozoa eta baliosa gu guzientzat, harrek ereman duen mundu huntan bizi luze, modela eta saindua, bere xokoño hortan eta orai erran gabe doana zeru gora hartarik gu guzientzat otoitzean ari dena, ikusiz gure beharrak zoin handiak diren, amoreagatik eta egun batez guziak elgarretaraturik guziak kausi gitezen multxoan bertze dohatsuekin.

Bizkitartean untsa eginen diuk oraino kontinatzea otoitz egitea, gure aintzinean partitu diren guzientzat: gure ait-amak, haurbide, ahaide, adixkide, bainan manera berezi batez azkenik galdu ditugunak; uste izana gatikan ere zeruan direla; eta, gure otoitz flakoak izana gatikan, librazten ahal baititugu fiteago purgatorioetako sofrikario izigarri hetarik.

Katixa ilobak erraiten zautak osagarrian oro untsa zieztela eta hi ere arras polliki eta lanean untsa ari.

Ez akit hatik orai hire adin handian: baduk haurrik aski hire inguruan, hemendik goiti haziko hautenak gostuan eta gogotik, hire adina dukala kausa eta obligazionea aita bezela; nahiz badakitan ez dudala erreporxurik egiteko nehorri, zeren ditukan guziak ekarriak ongi guzien egitera eta Jainko onak benedikatuko dituenak mundu huntan berean, beren devoarrak ongi bete diuztelakotz.

Jaun erretorari ene errespetuak eta erremesiamenduak, (...).